XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.1.- SINTAXIA

Kapitulu honetan sintaxiari eskainitako zatian, informazioa non eta nola gordetzen den agertu nahi genuke hasieran eta ondoren INFORMAZIO hori nola manipula daitekeen.

Aurrera jarraitu baino lehen, komenigarria dirudi informazioa zeri esaten diogun zehaztea.

LOGO lengoaian, informazio-unitaterik txikiena prozedura da.

Prozedurak ere informazioa barneratzen du (agindu edo instrukzioak), baina prozedura baino txikiagoa den informazio-unitateaz ez dago lan egiterik.

Hortaz guretzat, INFORMAZIOA = PROZEDURA-BILDUMA

Horrela emandako definizioa, benetakoaren hurbilpen bat besterik ez da.

Baina oraingoz nahikoa da, gure ustez.

5.1.1.- Informazioa gordetzeko dauden aukerak

Bi dira LOGO lengoaiak informazioa gordetzeko eskaintzen dituen aukerak.

Alde batetik lanarloa deitzen den memori mota eta bestetik disketetan aurkitzen diren fitxategiak.

LANARLOA: Memoria honetan lanean ari garen bitartean, ordenadoreari sartzen diogun informazio gehiena gordetzen da.

Lanarloan gure erabilpen zuzenerako dagoen informazioa zera da:

Logo lengoaiaren jatorrizko aginduak, definitutako prozedurak, asignatutako aldagaien izena eta balioa

Ez dagoena, era zuzenean sartutako informazioa da.

Informazio hori ez da inon gordetzen.

Ordenadorea itzaltzen denean, lanarloan dagoen informazio guztia galtzen da eta berriro pizterakoan jatorrizkoak dira bertan aurkitzen den informazioa-mota bakarra.

Hortaz lanarloan dugun informazioa galdu nahi ez badugu, ordenadorea itzali baino lehen disketera pasa beharko dugu.

FITXATEGIAK: disketean dagoen informazioa fitxategitan dago gordeta.

Informazio hau ez da galtzen ordenadorea itzaltzen denean.

Memoria iraunkor esango genioke memori mota honi.

Egunen batean egindako lana gorde nahi bada, ordenadorea itzali baino lehen disketera pasa beharra dago.

Eragiketa honi, hots informazioa lanarlotik disketera pasatzeari, GORDETZEA esaten zaio.